Gardentasuna: zer da eta zertara behartzen du

Gardentasun politikoa hau da: “Gobernuek herritarrei jarduketa guztiei buruzko informazioa (batez ere diru publikoaren erabilerari buruzkoa) emateko duten betebeharra, ustelkeria-kasuak saihesteko”.

Aplikatu behar den oinarrizko araudia Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeko Bideari eta Gobernu Onari buruzko 19/2013 Legetik eratorritakoa da. Estatuko araudia da, eta 2013ko abenduaren 10ean argitaratu zen BOEn. Gardentasuna lortzeko legea aplikatu denetik, tokiko erakundeek 2015eko abendutik aurrera derrigor argitaratu behar dituzte gardentasun aktiboari buruzko edukiak.

Egun sortzen ari dira Euskadin aplikatzeko araudia, eta, aurreikusten denez, euskal toki-erakundeen gardentasun-betebeharrak zehaztu eta zabalduko ditu. Hauexek dira, zehazki: Gardentasunaren, Informazioa Eskuratzeko Bidearen eta Gobernu Onaren Legea eta Euskadiko Udal Legea.